Bilatu blogean

2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

perkusioizko musika tresna


                     Perkusiozko musika tresnak

Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da, eta jotzeko modu askotarikoak daude:
  1. Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua...). 
  2. Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak...). 
  3. Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka). 
  4. Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).

Sailkatzeko modu ezberdinak badaude ere, hemen bi taldetan banatuta aurkituko ditugu: intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak (altuera desberdineko soinuak) eta intonazio zehaztugabeko perkusio-instrumentuak (soinu berdina).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina